ARTIKULAZIOAK Intermodalitatearen garraio desberdinen arteko lotura edo artikulazioa bermatzea izango litzateke. Hau da zehatz mehatz proiektu honekin lortu nahi dena. Beraz, helburua euskotrena, autobusak, txirrindak, kotxeak eta oinezkoak eremu berdinean elkartzean datza. Aldi berean, espazio hori pasuzkoa izan behar du eta ezin dira pilaketarik eman, horregatik jariakortasuna oso garrantzitsua da proiektu honetan. Horretarako proposatzen da hiru ataletan banatutako espazio bat: Lehenengoa autobus geltokira bideratuta dago. Hauen sarbidea Zubiaurrezahar kaletik ematen da, zuzenean autopistatik sartzearren. Eta irtenbidea Mitxelena kaletik ematen da, errotonda aprobetxatuz autobusak autopistarako bidea har dezaten. Sarrera eta irteera bi puntu desberdinetatik bermatuz lortzen dugu ibilbidea jariakorra izatea. Bigarren atala euskotrenaren geltokia izango da. Trenaren ibilbidea errespetatuz, tunela bat sortzen da honen inguruan babes mod...
Comentarios
Publicar un comentario