Entradas
I N T E R M O D A L I T A T E A
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
ARTIKULAZIOAK Intermodalitatearen garraio desberdinen arteko lotura edo artikulazioa bermatzea izango litzateke. Hau da zehatz mehatz proiektu honekin lortu nahi dena. Beraz, helburua euskotrena, autobusak, txirrindak, kotxeak eta oinezkoak eremu berdinean elkartzean datza. Aldi berean, espazio hori pasuzkoa izan behar du eta ezin dira pilaketarik eman, horregatik jariakortasuna oso garrantzitsua da proiektu honetan. Horretarako proposatzen da hiru ataletan banatutako espazio bat: Lehenengoa autobus geltokira bideratuta dago. Hauen sarbidea Zubiaurrezahar kaletik ematen da, zuzenean autopistatik sartzearren. Eta irtenbidea Mitxelena kaletik ematen da, errotonda aprobetxatuz autobusak autopistarako bidea har dezaten. Sarrera eta irteera bi puntu desberdinetatik bermatuz lortzen dugu ibilbidea jariakorra izatea. Bigarren atala euskotrenaren geltokia izango da. Trenaren ibilbidea errespetatuz, tunela bat sortzen da honen inguruan babes mod...
Autobus/tren geltokiak Zarautzen
- Obtener enlace
- X
- Correo electrónico
- Otras aplicaciones
PROIEKTUAK VII Autobus/tren geltokiak Zarautzen Aurre-entrega Proiektu honen helburua Zarautzeko San Pelaio tren geltokia handitzea eta autobus geltoki bat atxikitzea izango litzateke, aldi berean, oinezkoen eta bizikleten ibilbideen loturak bermatzea hiriarekiko eta kota aldaketeei aurre egitea. Horretarako, bi eraikin desberdin planteatzen ditut, lehenengoa 4m-ko altuerakoa eta solairu bakarrekoa autobus geltokiari bideratuta. Bigarrena kota aldaketari aurre egiteko 7m-koa izango da eta bi solairu edukiko ditu, tren geltokiari bideratuta batez ere. Eraikin bakoitzak izango ditu bere adminiztrazio guneak eta baita komunak ere, eta gainera, kafetegi zein dendatxo bat sortzeko leku nahikoa ere badago. Horretaz gain, bizikleten parking pat ere proposatzen da, bidegorria autobus geltokiraino bertara iristaraziz. Ideia da, estalki handi batek eremu guztia estali eta babestea. Loturei dagozkionez, autobusak sarrera bat izango dute alde batetik, eta bestetik ...