Lehenengo azterlanak
Proposamena Zarauzko Itsasmendi auzoaren inguruan kokatzen da, eta bertan Auzo Produktibo berri baten lehen pausoa izango diren azpiegiturak landuko ditugu. Eremua autopistak mugatzen du hegoaldean, ekialdean hirirako sarrera ematen duen errepideak, iparraldean Gipuzkoa kaleak eta mendebaldean Maria Etxekiki kaleak. Abiapuntu moduan bi gertaera ditugu: alde batetik, ibaiaren bideratzea apurtuko da eta bestetik, suhiltzaileen egoitza lekuz aldatuko da, horrela ibaia eta honen ertzearen birrantolaketari bidea emanez. Gure lehenengo azterlanean, orubearen zatiketa bat egin genuen eremua lau zatitan banatuz. Hasteko, aipatutako suhitzaileen egoitza kokatzen den eremuan trantsizio espazio bat sortzeko gura piztu zaigu, azkenean hiritik biotoporako trantsizioa bermatuz, bertan hiritarren aisialdirako eremuen bitartez. Bestalde, gaur egungo tren geltokia eta autobus gelto...